| Mars 2010 | ||||||||||
| L | M | M | J | V | S | D | ||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | ||||
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | ||||
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | ||||
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | ||||
| 29 | 30 | 31 | ||||||||
|
||||||||||
L ATALANTE EN FEVRIER 2009 A BAYONNE
LE 11 ET 12 OCTOBRE A LIEU L EXPOSITION BROUILLARTA
AU JARDIN DE LA GRAND PLAGE A BIARRITZ
J Y SERAIS EN COMPAGNIE D AUTRES ARTISTES ET NOUS ATTENDONS VOS VISITES
MERCI
DU 14 JUILLET AU 23 AOUT A MAULEON A LIEU L EXPOSITION ART-BIZI REGROUPANT UNE MULTITUDE D ARTISTES A LA MAISON DU PATRIMOINEEz, Maskaradako pertsonaiak ez dio bat-batean artegintzari heldu. Michel Gouillardek bere margolanak sinatzeko hautatu duen izena da Pitxu. Urteetan herritik kanpo ibili ondoren, azkenik, Maulera itzuli da.
Michel Gouillard zuberotarrak berrogei pintura eder eta eztitasunez bete-beteak ekarri ditu besapean Maulera.
Teknika desberdinak erabili ditu, baina akuarela, pastel edo olio, guztietan ere bere lanei fintasuna darie. Marrazkia oinarri, dantza, jaia, musika eta emakumea dira nagusi bere lanean.
Pitxu ez da goiztiarra izan margogintzan. Hogeita hamahiru urte zituela ekin zion lanari, baina mende erdia joan arte ez du bere herrian erakusketarainoko urratsik eman.
Hasieran, Gonzalo Etxeberriak asko lagundu ziola aitortu du. Ondoren, bizitzaren gorabeherek Pariserat eraman zuten; han, marrazkigintzaren oinarriez jabetu zen. Baionako eskolan ere aritu da. Alta, koloreari dagokionez, «autodidaktatzat» du bere burua. Harridura eta poza nahasten zaizkio jendeak gustuko duela ikusten duenean.
Margotzeari ekiten dioenean, hasi berriaren zalantza eta ziurgabetasuna sortzen zaiola adierazi du: «Mihise zuria hartzen dudan bakoitzean ez dakit gauza izango naizen nire erreferentziez askatzeko, baina, aurrera egiteko, erlatibizatu egiten dut, eta gaizki ateratzen bazait lana sutara botako dudala pentsatu ohi dut. Eta, egiaz, gehienetan ondo ateratzen zait».
Bi astez izango da Michel Gouillarden erakusketa ikusteko aukera; Mauleko Ondarearen Etxeko aretoan. Larunbatetan egilea bertan izango da gainera.
WEBGUNEA
Maulera hurbiltzerik ez duenak «www.pitxu.net» webgunean izango du Michel Gouillarden poesiaz beteriko lan bikainak ikusteko aukera.
Fitxa
Erakusketa: Michel Gouillard «Pitxu»ren margolanak.
Lekua: Ondarearen Etxea, Maule.
Egunak: Apirilaren 19a arte.
Commentaires